PROYECTOS ETA LANAK

LESAKAKO UR-BERODUN IGERILEKUAREN ESTALDURAN EGINDAKO LORATEGIAREN PROIEKTUA

2008ko APIRILIA. LESAKA

Lorategi honetara sartzeko utzi ziguten sarrera bakarra 1 x 0,50 metroko leiho bat izan zen, leihora iristeko galdaren arteko 0,80 m zabal eta 2m luzeko pasabidea zeharkatu eta 0,5mtro zabaleko eskailera igo behar zela, kontutan hartuz.

LESAKAKO UR-BERODUN IGERILEKUAREN KANPOKO EREMUAN TEPEA JARTZEKO PROIEKTUA

2007ko UZTAILA-LESAKA

Eguraldi txarra zela eta, Lesakako ur-berodun igerilekuaren obrak atzeratu ziren eta ondorioz hagitz denbora gutxi geneukan berdeguneak egiteko ( 15 egun betzerik ez ziren falta igerilekuen udako garaia hasteko).

LESAKAKO ALVARO ETXEAN BELAR ARTIFIZIALA JARTZEKO PROIEKTUA

2009ko IRAILA-LESAKA

Sarbide zaileko lur eremuan belar artifiziala jarri behar zen eta horrela ziurtatzen zen lorategia beti berdea egonen zela ia mantenurik gabe.

LASALLE IKATETXEAN LORATEGIA JARTZEKO PROIEKTUA

2008eko MAIATZA - LA SALLE IRUN

Leku ilun eta mospela lorategi alai eta koloretsu bihurtu zen.

LEKAROZ INSTITUTUKO LORATEGI BOTANIKOAREN PROIEKTUA

2002ko UZTAILA. LEKAROZ INSTITUTUA

Bere garaian ikastetxea zuzentzen zuten fraideek lurralde exotikoetatik ekarritako espezie arraroen lorategiaren mantenua.

LESAKAKO KOMENTUA

1991eko MAIATZA. KOMENTUA

Komentuko mojena izandako baratzeen lekuan aisiarako berdegune zabala sortu zen.

LESAKAKO SAN MARTIN ELIZAREN PROIEKTUA

1991ko MAIATZA. LESAKADO SAN MARTIN ELIZA

Pareta batetik eroritako harriekin koloretako koniferoak eta bertze motako landareak konbinatuz arrokaia bat sortu zen.

LESAKAKO “ANTEPAK” HAUR PARKEAREN PROIEKTUA

2004ko AZAROA. LESAKAKO ANTEPAK” HAUR PARKEAREN

Parke hau Lesakako igerileku zaharraren gainean egin zen, lekua igerilekua izan baino lehen aintzira bat zen.Gaur egun eremu osoan belarra daukan parke bakarrenetariko bat da.

PARTERRE PROIEKTUA LESAKAN

1997ko MAIATZA. PARTERRE LESAKAN

Kolore puntuak harrizko pareta eta etxeen artean.

BIRIBILGUNEA PROIEKTUA LESAKAN

2008ko AZAROA. LESAKAKO BIRIBILGUNEA

Koloretako koniferen konbinaketa.

LESAKAKO TANATORIOAREN PROIEKTUA

2002ko ILBELTZA. LESAKAKO TANATORIOA

Loraldi desberdineko landareak aukeratu ziren ( kameliak, azaleak, hortentsiak , arrosak) alai mantentzeko berez tristea den leku bat.

GOIZUETAKO LORATEGI JAPONIARRAREN PROIEKTUA

2010ko ABUZTUA. GOIZUETAKO LORATEGI JAPONIARRA

Nafarroa Hezearen erdian, berdea (uda eta udaberria) eta marroi okre (udazkena eta negua) koloreak nagusitzen diren lekuan, kolore desberdineko (zuria, grisa eta gorria) arroka, harri eta hartxintxarrekin sortu genuen lorategia..

IRUNGO LA SALLE

2011ko APIRILA

Forma kurbatu eta arbitrarioko lur parterreak eta lerro zuzeneko teilak legar apaingarriekin konbinatuz gerizpeko lorategia sortu zen. Tristea eta iluna zen lekua koloredun eta alai bihurtu zen.

TELLETXEA LORENZAINTZA
Lesaka 31770, Nafarroa - Móvil 619418683 - Fax 948637049