TELLETXEA LORAZAINTZA

 

1985ean sortu zenetik, lan egin dugu lorezaintzaren zerbitzu osoko enpresa bihurtu arte. Lorezaintzaren inguruko lan mota guztiak egiten ditugu, proiektuen diseinuetatik berdeguneen mantenura, arlo pribatu nahiz publikoarentzat lan eginez.

Zure proiektuak errealitate bihurtzeko behar diren giza baliabide eta baliabide materialak ditugu. Gure ingeniaritza ikasketei esker behar dituzun aholkuak ematen eta irtenbideak bilatzen dizkizugu, zure gustuak eta beharrak eta landare eta arbolen ezaugarriak kontutan hartuz.

Natura errespetu osoz tratatzen dugu gure lanetan, ekintza bakoitzean ingurumen inpaktua ahalik eta txikiena izatea da gure helburua. Gure aurkezpen txartelik onena gure lana da. Gure proiektu galeria ikustera gonbidatzen zaitugu.

PROIEKTUAK ETA LANAK

LESAKAKO IGERILEKUAK

Eguraldi txarra zela eta, Lesakako ur-berodun igerilekuaren obrak atzeratu ziren eta ondorioz hagitz denbora gutxi geneukan berdeguneak egiteko ( 15 egun betzerik ez ziren falta igerilekuen udako garaia hasteko). Geneukan irtenbide bakarra tepea jartzea zen. Udalak egin zuen ahalegin ekonomikoari esker, aurreikusitako datetan ireki ziren kalitatezko belarrarekin

ZERBITUAK

Telletxea lorezaintzak eskaintzen dizkizun zerbitzu guztiak ikus ditzakezu atal honetan: kimatze, berdeguneen diseinua eta sorkuntza,…

KONTAKTUA

Ikusi non gauden eta jar zaitez gurekin harremanetan

TELLETXEA LORAZAINTZA
Lesaka 31770, Nafarroa - Móvil 619418683 - Fax 948637049